Urtero legez, larunbat honetarako, ekainak 13, "Euskal selekzioari bai!" lelopeko aldarrikapen jaia antolatu du Axpuru kultur elkarteak. Gauzak horrela, 11:00etatik aurrera, nesken arteko saskibaloi partida jokatuko dute Itzubaltzeta / Romo eta Erandioko taldeek, Astrabuduako kiroldegian. Bertatik abiatuta, trikitilari, txaranga, txistulari eta zanpantzarrek alaitutako kalejira egingo dute herriraino, 12:30ean hasita. Ordu erdi beranduago hasiko da triki-Kanta-poteoa, 15:00etan Lurberri kalean egingo duten herri bazkarirako beroketa gisa. Hain zuzen ere, gaur da azken eguna oturuntzan izena emateko. Txartelak 10 eurotan daude salgai Trabudu, Primera Linea, Egoki eta batzokian. Halere, baten bat berandu badabil,
axpuruekarte[abildua]gmail.com idatz dezake, bazkarira apuntatzeko. Argazkian, "Euskal selekzioari bai!" lelopeko jaiaren edizioetako bat / Axpuru.
Aurreko urteetako argazkiak ikusteko sakatu hemen.