Andres Isasi musika eskolako ikasleek kalejira egingo dute bihar Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 11a, 15:13
Andres Isasi Udal Musika Eskolako euskal musika saileko ikasleek ikasturte amaierako kalejira egingo dute ostiral honetan, ekainak 12, Areeta erdigunetik. Orotara, 50 bat musikarik, 7 eta 65 urte bitartekoak, eta Algortako Agurra Dantza Taldearen 6 buruhandik parte hartuko dute jai kutsua izan nahi duen ekimenean. Bertan, soinu, alboka, pandero, txistu eta txirulen soinuak entzun ahal izango dira. Kalejira 17:30ean abiatuko da musika eskolatik. Ondoren, Bizkaia Zubia -Eulate izenez ezaguna den parkera-, Xake, Eskoletako plazara eta Mesedeetako Amaren parkera abiatuko da, Txurruka kaian amaitzeko. Argazkian, Andres Isasi Musika Eskolako ikasleak kalejiran.
Euskal musika saileko ikasleak Udal Musika Eskolako ikasleen %10 dira. Aurten, besteak beste, 13 kalejiretan eta 9 entzunaldietan hartu dute parte; Portugaleteko folklore azokan eta Jesusen Bihotza udal egoitzan, birritan egon dira; Oskorri taldea lagundu dute, euren azkeneko Pub Ibiltariaren edizioan; Musikaldian egon dira eta Europar Ondarearen Jardunaldiak alaitu dituzte. Guztira 26 ekitaldi egin dituzte eta horie (saileko %93k). Informazio gehiago: http://raiztradicional.blogspot.com
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun