Eskaerak honako toki hauetan aurkeztu ahal izango dira: udaletxean, Algortako, Itzubaltzeta / Romoko eta Getxoko hiritarren arretarako bulegoetan eta Hiritarren arretarako gunean, Udaltzaingoaren egoitzan.
Txosnek hainbat mezu zabaltzea debekatuta izango dute
Getxoko Udaleko Kultur eta Kirol Arloak zabaldu duenez, "adjudikatzearen alderako kontuan hartuko dira elkartearen beraren izana, gure udalerriko gizartean duen finkatzea edo zeinen errotua den, 2008ko kontuen egoera eta 2009rako aurrekontua eta egitasmoa, ateratako etekin ekonomikoak Getxon garatuko diren ekimenetara zuzentzea eta aurreko urteetako txosnen esleipenaren baldintzak ez betetzeagatik zigor-espedienterik ez izatea".
Txosna izango duten elkarteek adjudikatze-dekretua bete beharko dute, soinu mugak, ordu-tarteak eta beste kontu batzuei dagokienez. Era berean, eta aurreko urtean bezala, txosnei muga labainkorrak jarriko diete adierazpen askatasunaren arloan. Izan ere, Udalak zehaztu duenez, txosnek "ezin izango dute oinarrizko eskubideak urratzen dituzten jardunen berri eman eta zabaldu, gizabanako guztien eskubideak eta askatasuna errespetatu aldera", horrek argi eta garbi zer esan nahi duen udal buruzagien erabakiaren pean gelditzen dela. Gainera, debekuarekin jarraituz, txosnek ezin izango dute "Udalbatzan onartutako Udal Planen (Berdintasuna, Gazte, Drogomenpekotasunak, Inmigrazioa,...) aurka egin". Udalak ezarritako betebehar horiek ez betetzekotan isuna jasoko dute. Txosnak, bestalde, gutxienez jaiak hasi baino 96 ordu lehenago ipini beharko dituzte.