Curriculum arrotzen inspekzio zorrotza da beraz, gaurkoan burutuko dugun azterketa hau: historia, kultura, hizkuntza? arrotzak ikasleok txintxo txintxo eta inongo kritikotasunik gabe barneratu ditugula bermatu nahi dute azterketa basati honen bitartez. Azterketa sistema bera ikasleontzat injustua ere bada, bakoitzak dituen gaitasunak baloratzetik urrun, dugun memorizatzeko gaitasuna hartuko baita kontutan azterketa honetan. Horrela, nota bat finkatu eta ikasketa batzuk egiteko ateak itxiko baitizkigute. Ikasleok beraz, arestian aipatutako arrazoi horiengatik azterketa hau inposizio bat dela ondorioztatzen dugu, curriculum arrotzen inposizio basatia, alegia.
Guk honen aurrean, euskal curriculuma ikasi nahi dugu, euskal herritar gisa jakintza eta gaitasunak lortu eta azterketa basatiak albo batera utzi nahi ditugu!
Aurrerantzean beraz, aplikazio fasean murgiltzekotan dagoen euskal curriculumaren alde eta inposizioen aurka borrokara lotzeko deialdia luzatzen dizuegu, gaur azterketa honen inposizioa pairatzen ari zareten ikasle guztioi.
Zorte on!
Bi urtez mehatxu bihurturik gehien entzun dugun hitza: selektibitatea. Eta gezurra badirudi ere, hiru egun hauetan pairatu beharko dugun amets gaiztoa. Bi urtez ikasi dugun guztia hiru egunetan zehar mahai bati lotuta eta izugarrizko presioarekin botaka egin beharko dugu, azken urte guztietan barneratu ditugun jakintza guztiak paper baten gainean islatu eta ezagutu ere egiten ez gaituen irakasle baten gain gure ebaluazioa utzi beharko dugu. Baina zertarako selektibitatea? Unibertsitario izateko prestatuak gauden edo ez frogatzeko? Guk argi daukagu selektibitatea espainiar edukiak barneratu ditugula ziurtatzeko tresna bat besterik ez dela. Ikasle guztiok uztai berdinetik pasatu behar dugu, eta ez al zaizue ilogikoa iruditzen Andaluzian edo guk gaur hemen azterketa berdina gainditu behar izatea unibertsitatera joan ahal izateko? Argazkian, selektibitatea dela eta ekimen ugari burutzen ari da IA /