Atzo sinatu zituzten lankidetza hitzarmenak. Ekitaldian, elkarte horiek egiten duten lana goraipatu zuen Imanol Landa alkateak (mp3), “horiei esker kolektibo horien errealitateak hobe ezagut daitekeelako eta horrela era egokiagoan lan egin. "Udalak herritarrek lan hori ezagutzeko esfortzua egin behar du, baita gizarte zibilaren partaidetza eta boluntariotza soziala sustatu ere", aipatu zuenez. Tokiko agintariak gaineratu zuen hitzarmenek lan egiten jarraitzeko egonkortasuna eskaintzen diela elkarteei, “segurtasun ekonomikoak baliabideak edukitzea eragiten eta horrela lasaitasun handiagoarekin lan egitea ahalbideratzen baitu”. Gizarte Zerbitzuen Erakunde Laguntzaileak elkarte publiko zein pribatuak dira, irabaz asmorik gabekoak, eta horien helburu nagusia bat dator Getxoko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Arlokoarekin. Beraiekin sinatutako hitzarmenen helburuak dira: arazoak konpontzeko gizarte zibilaren parte hartzea bultzatzea; udalerrian dagoen elkarteen sarea bultzatzea; gizarteko boluntario-lana bultzatzea; eta Gizarte Zerbitzuen alorreko jardueren garapenera zuzendutako proiektuak diruz laguntzea. Helburuak betetzera laguntzen duten entitateen jarduerak, besteak beste, baztertutako kolektiboak gizarteratzea eta bazterketa prebenitzea, eta minusbalioa edo bestelako arazoak dituzten pertsonen bizi-baldintzak hobetzea dira. Programa horien artean, gaixotasun batzuek kaltetutako pertsonei eta euren senideei norbanako arreta eskaintzea dago; Down gaitzak edo adimeneko beste gaixotasun batzuek kaltetutako pertsonei aisiarako ekimenak eskaintzea; boluntarioen topaketak edo hirugarren adinekoentzat eguneko zentroetako jarduerak antolatzea.
Elkarlana
“Getxoko Udalak oso garrantzitsutzat jotzen du elkarteekin batera lan egitea eta bide horretatik segitzeko asmoa dugu; beti uste izan dugulako gure begiak eta eskuak direla eta, horiei esker, Administrazioa beste moduan ailega ezin daitekeen tokietara heltzen da. Ekintza solidarioa, ilusio kolektiboa eta borondatezko lana dira elkarteen ezaugarriak, zail gaindi daitezkeen baloreak", Elena Coria Gizarte Zerbitzuen arloko zinegotziak (mp3) adierazi duenez. Bestalde, elkarteen ordezkariek lankidetza-hitzarmenak eskertu dituzte, “Getxoko herritarrekin era antolatuagoan eta segurougoan lan egitea ahalbideratzen baitute”. Nagusien elkarteen kasuan, hitzarmenak dakarren onarpena ere eskertu dute, baita “urteetan zehar pilatutako eskarmentuari esker beren balioa gizarteari emateko eskubidea” aldarrikatu ere.
Kolaboratzeko era gehiago
Udalak, aipatutako diru-laguntzez gain, elkarte laguntzaileekin kolaboratzeko beste bide batzuk ditu, horien artean, udal lokalak uztea. Helburuak erakunde laguntzaile guztiak udalerrian egoitza edukitzea bermatzea euren proiektu eta jarduerak aurrera eramateko eta gizarteko boluntario-lana eta elkarteen sarea bultzatzea dira.