Iñaki Etxebarria askatzea eskatuko dute gaur Uruguain

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 12a, 19:12
Gaur bertan egingo den mobilizazioan parte hartzeko deia zabaldu du Uruguaiko Iñaki Etxebarriaren aldeko koordinadorak. Hitzordua 18:00etan jarri dute Montevideon dagoen Espainiako enbaxadaren aurrean. Iheslari politiko algortarra apirilaren 21ean atxilotu zuten Venezuelan eta, ordutik, gatibu dago, Espainiara estraditatzeko ala libre uzteko prozesuak aurrera darraien bitartean. Bitartean, Iñaki Etxebarriaren estradizioen aurkako mugimendu soziala zabaltzen jarraitzen du Venezuelan, Uruguain eta inguruko herrialdeetan, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoran zabaldu bezala. Argazkian, Aitor Elortza Unanue iheslari politiko algortarraren heriotzaren hirugarren urteurrenean, Algortan bertan egindako ekitaldiaren irudia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun