Bihar, ekainak 13, larunbata, egun handia ospatuko du
Getxoko Nazioarteko Blues Jaialdiak. Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazan, Koko Taylor blues abeslari famatuari egingo zaio omenaldia. "Bluesaren erregina" pasa den asteazkenean zendu zen eta gaurko programatuta zegoen bere kontzertua. Omenaldian honako artista hauez osatutako hirukotea jardungo da: E. C. Scott abeslaria; Henry Butler eskarmentu handiko piano-jole eta abeslaria, bluesa, rhythm&bluesa eta jazza lantzen dituena; eta Kenny Neal gitarra-jolea. Halaber, horiekin The Koko Taylor's Band ariko da, Koko Taylorrekin hainbat urtetan jardun den taldea, hain zuzen ere. Eguneko proposamena Mike Hammer & The Taxi Drivers euskal taldeak osatzen du. Banda bizkaitarra artista nagusien aurretik jardungo da, 21:30etik aurrera. Ohi bezala, saio guztietarako sarrera doakoa izango da. Argazkian, Koko Taylor /
Hammhawk.