Beste urte batzuetan bezala, egun bietan zehar izango da kale animazioa, zalditxoetan ibilaldiak egiteko aukera, uztai jaurtiketa, umeentzako jolasak, tailer erakusketak, talo eta txorizo dastaketa eta arabiar haima. Horrez gain, urtero bezala, eskuz eginiko produktu naturalak izango dira salgai.
Egitaraua:
Larunbateko inaugurazioa:
11:00 Adarraren deia, txalaparta eta hegazti batek ekarriko duen pregoia irakurriko du Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak.
Larunbata eta igandea:
11:15 Dama eta zaldunen ibilaldia azoka gunetik musikaz eta Urculeo bufoiak lagundurik.
12:00 Ehiza-hegaztien ikuskizuna euskaraz.
12:30 Dantzak Intxurtxu taldearekin.
12:45 Iparreco Iaunac taldearekin Erdi Aroko agerraldiak, euskal kanpamendu zibila eta militarra jarriz.
13:30 Sabel Dantza
14:00 Torquemada inkisidorearen eta bere jarraigoaren etorrera.
14:30 Atsedenaldia.
16:30 Diz-diz antzerki taldea.
Larunbata:
17:30 Gotzainaren etorrera.
18:00 Jeperut Ildefons, Butroeko Juan Perezen ustezko sasikumea.
18:30 Ganboatar dama baten eta oinaztar jaun baten arteko ezkontza. Ezkon jaialdia eta ganboatar eta oinaztarren arteko liskarra.
20:00 Inkisidorearen etorrera frantziskotar fraide batek iragarria.
20:15 Burugabeko zaldunaren etorrera beldurgarria.
21:30 Oveux Magikoa agertzen da, maitagarrien mezularia.
22:15 Heriotzaren gurdia kaleratuko da.
23:00 Zorginen ordua, herensugearen odolaren prestaketa eta hartzea.
Igandea:
17:45 Zaldunen arteko borroka erakustaldia.
18:45 Torquemada inkisidoreak Butroe utziko du.
19:20 Burugabeko zalduna Lurreko erraietara itzuliko da.
19:45 Oveux Magikoa basoetara itzuliko da.
20:35 Bukaera suzirigintzarekin.
Egun bietan:
Kale animazioa.
Asto ibilaldiak.
Uztai jaurtiketa.
Umeen jolasak.
Tailer erakusketak.
Talo eta txorizoaren dastaketa.
Arabiar haima.