Arratsaldeko zortzietan, 200 lagun inguruk egin du manifestazioa Algortan, Inge Urrutiaren eta beste hainbat herritarren atxiloketa salatzeko. Algortako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren arabera, hamaika lirateke
Guardia Zibilak gaur atzemandako lagunak: Inge Urrutia 20 urteko algortarra, Ana Paz Algortakoa ere den Gorka Garcia Sertutxa "Patas" preso politikoari bisitan joandako emakumea, Iñaki Goioaga abokatua, Juana Orta Huelgako presoekiko elkartasun batzordeko kidea, eta izendatu ez dituzten beste zazpi lagun.
"Berria" egunkariaren arabera, lehen aipatu lau lagunez gain, Huelvako kartzelara -Garcia Sertutxa bertan dago preso- bisitara joan diren hiru emakume eta gizonezko bat atxiki ditu Guardia Zibilak. Baina segituan geratu dira libre, Juana Orta bezala, bere etxea miatu ostean. Biharko manifestazioa deitu du AAMk, 13:00etan, Algortako Telletxe plazan. Argazkian, Algortan gaur arratsaldean egindako manifestazioa.