Gaur, igandea, arratsaldeko bost eta erdiak aldera, BMW auto bat errepidetik irten da BI-637 errepidean, Algortako irteera adarraren parean, Plentziarako noranzkoan. Zerk eragin duen ez dakitela, gidariak autoaren kontrola galdu eta, errepidetik irten ostean, hesiaren kontra jo du, Eusko Jaurlaritzaren
Herrizaingo Sailak zabaldu duenez. Talkaren ondorioz, kopilotua (emakume bat) auto barruan harrapatuta geratu da eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute. Jarraian, anbulantzia batek Gurutzetako ospitalera eraman du, bertan artatzeko. Istripuaren ondorioz, errepideko eskuineko erreia itxita egon da, autoa errepidetik kentzen zuten bitartean; halere, ez da garrantzizko pilaketarik sortu. Bestalde, 18 lagun atxilotu ditu asteburuan EAEko errepideetan edari alkoholdunen eraginpean gidatzen ari zirelakoan. Horien artean, hiru pertsona atzeman dituzte atzo eta gaur Leioan. Argazkian, Ertzaintzaren errepide kontrola.