Lemoizko zentral nuklearrean lau gazte atxilotu dituzte lapurretan saiatu direlakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 15a, 14:20

Ertzaintzak 30, 27, 26 eta 20 urteko lau gazte atxilotu zituen atzo, igandea, Lemoizko zentral nuklearrean, bertan lapurtzen saiatu zirelakoan. Herrizaingo Sailaren arabera, gertaera arratsaldeko 2ak aldera izan zen. Ordu horretan, zentraleko instalazioen barruan lau lagun atzeman zituztela jakinarazi zuten inoiz martxan jarri ez zen zentraleko segurtasun guardiek. Ertzainak bertaratu zirenean, gertatutakoaren berri eman zieten zaintza guardiek. Euren arabera, lau gazteak harrapatu zituztenean horiek sasi artera bota zituzten hainbat tresna. Esan bezala, sasitzan kable elektrikoko hainbat metro, burdin mazo bat eta palanka bat topatu zituzten ertzainek. Gainera, bortxatutako hiru ate ikusi zituzten. Indarrezko lapurreta egitea leporatu eta lau gazteak Gernikako Ertzain-etxera eraman zituzten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun