Iñaki Etxebarria askatzea eskatu dute Uruguain

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 15a, 15:08
Joan den ostiralean, martxa bat egin zuten Montevideon (Uruguai), Espainiako enbaxadaraino. Horren bitartez, Euskal Herriaren autodeterminazioa, preso politikoen askatasuna, tortura eta legez kanporatzeak gelditzea eta Iñaki Etxebarria iheslari politiko algortarra askatzea exijitu zituzten, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez zabaldu duenez. Etxebarria apirilaren 21ean atxilotu zuten Venezuelan eta, ordutik, gatibu dago, Espainiara estraditatzeko ala libre uzteko prozesuak aurrera darraien bitartean. Ordutik hona, algortarraren estradizioen aurkako mugimendu soziala zabaltzen jarraitzen du Venezuelan, Uruguain eta inguruko herrialdeetan. Argazkian, Montevideoko manifestazioa / Xanti Revueltas - RebelArte.info.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun