Aldi berean, asmoa da kanpaina biderkatzea, diseinu berberarekin, baina testu desberdinak erabiliz. Horrela, diseinuak marka hori Ikus-entzunezko Gastronomia eta Zinema Jaialdia-Cinegourland edo "Getxo Hareatan Goza” (Udalak Ereaga hondartza dinamizatzeko bultzatutako jarduerak) ekimenetan agertuko diren “Getxo Look & Food” edo “Getxo Ikus ta Jan” leloekin ere erabiltzea ahalbideratuko du. Landak gehitu duenez (mp3), “leloak bizitza ugari izango ditu, mezuak biderkatzeko duen ahalmenak bai getxotarrentzat bai kanpokoentzat Getxo bultzatzeko dugun helburua lortzera lagunduko duela uste dugulako”.
Euskarriak
Kanpainak euskarri desberdinak izango ditu eta Getxon, Bilbon eta Bizkaiko beste herri batzuetan ikusi ahal izango da. Honako euskarri hauek erabiliko ditu: metro geltokiak, autobusetako markesinak, iragarkiak hainbat hedabidetan, irratietan ere iragarki laburrak eta abar. Era berean, azpimarratu udalerriko komertzioen laguntza ere eskatu duela Udalak, esate baterako, beren erakusleihoetan binilo batzuk ipintzeko eta bezeroei kanpainaren leloa duten txapa batzuk emateko. “Publizitate-euskarrien bidez mezua jasotzen dutenek merkataritza sarean ere ikustea da asmoa, harremana zuzena izan dadin”, esan du Landak.
Kanpaina horren ostean beste batzuk etorriko dira, horiek guztiak Gobernu taldeak merkataritza eta ostalaritza dinamizatzeko duen helburuari lotuta, "gure udalerriarentzat aberastasuna sortzeko helburuarekin", alegia. Izan ere, Getxoko txikizkako merkataritza dinamizatzea da Planaren helburu nagusia, Getxo erosketa, astialdi eta auzokideen eta bisitarien arteko harreman sozialerako erreferente bihurtu aldera, tokiko arduradunen hitzetan. Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomika eta Enpresa Fakultateko Enpresako Ekonomia Aplikatuko Institutuko aditu batzuek prestatu dute egitasmoa, Udalak hala eskatuta.