Atzo, igandea, egin zuten Uribe Kosta eskualdeko itsaslabar eta hondartzetan barrena Forum Sport Kosta Trail lasterketaren laugarren edizioa. Gizonezkoen artean, Arkaitz Zamakona Urigoitia izan zen irabazlea, bi ordu, 15 minutu eta 14 segundoko denbora eginez. Bere atzetik, Javier Olabarria Etxebarri (bi ordu, 16 minutu 39 segundo) eta Jesus Mari Perurena Olabarria (bi ordu, 18 minutu 42 segundo) sailkatu ziren, bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Emakumezkoen kategorian, berriz, Agurtzane Argiarro Garcia izan zen azkarrena, ibilbidea 3 ordu, 3 minutu eta 59 segundotan eginez. Ainhoa Sanchez Diaz bigarren sailkatu zen (3 ordu eta 9 minutu) eta Marie-Pierre Dallaire hirugarren helmugaratu zen (3 ordu 14 minutu eta 20 segundo). Argazkian, korrikalariak labarretik hondartzara jaisten / © Barrika.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!