Apalagoak izango dira aurten Barrikako San Juan jaiak

Udal webgunean argitaratutako bandoaren bitartez, San Juan jaietara gonbidatu ditu barrikoztar guztiak Juan Jose Ezpeleta alkateak. Ostiral honetan hasi eta datorren asteazkenera arte luzatuko dira. "Ilusioz eta ahalegin handia eginez", jaietarako programa apala antolatu dute Barrikan bizi diren guztien partaidetza sustatzeko asmoz, tokiko agintariaren arabera. Programa adin, gustu eta zaletasun guztietako pertsonei zuzendua dago. Hala ere, egungo krisialdiak eragina izango du aurtengo San Juan jaietan. Ezpeletak azaldu duenez, "Udalak egun dituen beharrak izan ditugu kontutan, garai latzak baitira. Ondorioz jaietarako aurrekontua egokitu egin dugu, diru publikoa azpiegiturei eta udalerako lehentasuna duten proiektuei zuzendu behar zaiela uste baitugu". Lehentasuna duten egitasmo horiek lirateke, beste batzuen artean: nagusien etxerako altzariak eskuratzea (lanak uztailean amaituko dira), erabilera anitzeko pilotalekuaren obrak, landa-etxearen berriztatzea edota udal hilerriaren sarbide eta irteeraren zaharberritzea. Arrazoi horregatik, aurtengo jaietarako programak lehenetsi ditu herri bazkaria, sardina eta saiheski janak, San Juan gaueko txokolatada, kirol anitzeko jardunaldia edota nekazaritza eta artisautza azokak, besteak beste. Argazkian, Javier Martinez sopeloztarrak irabazi du Barrikako San Juan jaietako kartel lehiaketa, "Trikitixa” izenburuko lanarekin / © Barrika.net.

Egitaraua:

Ekainak 19, ostirala

18:00 Txupinazoa eta txistularien kalejira.
20:00 Sardina jan herrikoia eta sagardo festa bertsolari eta trikitixarekin.
22:00 Erromeria Alai taldeagaz.

Ekainak 20, larunbata

10:00-13:00 XI. Futbol 7 Lehiaketa Atxutegi futbol zelaian. Benjamin kategoria.
10:30 Lehenengo eta Bigarren Kategoriako Kadeteen Txirrindularitza Sari Nagusia.
11:00-13:00 Ludoteka, makillaje eta ile-apainketa tailerra.
11:00-14:00 / 16:00-19:00 Umeentzako parkea (puzgarriak)
17:00 Emakume eta gizonezkoen tenis finalaurrekoak.
19:00 Umeen balleta eta Kung-fu erakusketa.
20:00 Saiheski jan herrikoia Txopolis fanfarreak alaituta.
23:00 Kontzertua: El menton de Fogarti (aurretik eskualdeko taldeak: The Karavan eta La Koka del Rey).

Ekainak 21, igandea

10:00 IX. San Juan Nekazaritza eta Artisautza Azoka trikitrixaz girotuta.
10:00-11:30 XI. Futbol 7 Lehiaketa Atxutegi futbol zelaian. Aurre-benjamin eta umeen kategoriak.
10:30 XXXIII. Sukalki Lehiaketan izen ematea.
11:00-14:00 / 16:00-19:00 Umeentzako parkea (puzgarriak)
12:00 Euskal dantzak plazan Getxoko Itxas Argia taldeagaz.
13:30 Nekazaritza lehiaketaren sari banaketa eta sukalki lapikoen aurkezpena epaimahaiaren aurrean.
17:00 Tenis txapelketaren finala.
18:00 Herri Kirolak: harrijasotzaileak (Izeta II eta Landabide) eta aizkolariak (Fausto Mugarza eta Anjel Arospide).
19:00 Margo eta sukalki lehiaketen sari banaketa. Umeentzako animazioa, magoaz.
21:00 Kontzertua: Cover Radio taldea, Golfo Norteko terrazan.

Ekainak 22, astelehena

16:00-21:00 Multikirol jardunaldiak (piragua, futbola eta tenis-padel).

Ekainak 23, asteartea

20:30 Tai ji erakusketa: “Sua eta Ura”.
21:00 Kontzertua: Le Soul taldea Golfo Norteko terrazan.
22:30 Su eta piroteknia ikuskizuna, Santiagoko Deabruak taldearekin.
23:00 San Juan gaueko sua eta txokolatea txurroekaz, Erdizka Lauetan taldeak girotuta.

Ekainak 24, asteazkena
San Juan eguna.

12:00 Meza nagusia.
13:00 Ohorezko aurreskua eta jota erakusketa.
17:00 Bazkari herrikoia plazan.
16:30-19:30 Dantzaldia plazan, Pergola taldearekin.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun