"Egia nahi dugu!" manifestua
Europako hauteskundeetan Espainiako Estatuan atzemandako irregulartasunak argitzeko sinadura bilketa herritarra.
Europako hauteskundeen zenbaketan irregulartasun asko atzeman dituzte. Hainbat motakoak, gainera:
* Hainbat hautagaitzari bereak ez ziren bozkak esleitu dizkiote. Amezketan (Gipuzkoa), esaterako, POSIk jaso ditu II-HEren 113 boto.
* Baliogabe edo nulu bezala zenbatu dituzte berez baliogabeak ez ziren botoak. Guadalajaran, esaterako, boto baliogabeen erdiak ez ziren baliogabeak.
* Boto zurien eta baliogabeen kopurua asko handitu da. Estatistikoki ezohikoak diren kopuruetara iritsi dira. Aurtengo Europako hauteskundeetan, 2004koetan izan zen parte-hartze antzekoa. Bozka zuriak, ordea, 125.000 gehiago izan dira, eta baliogabeak 50.000 gehiago. Kataluniakoa da adibide garbia: boto zuriak %534 gehiago izan dira eta nuluak %366.
Horrez gain, herritarrek hainbat traba topatu dituzte. Trabak jartzen ari zaizkie analisi publikorako behar luketen datuak eskuratzeko.
Bestalde, salbuespen gutxi batzuk egon arren, Espainiako Estatuko hedabideak gertaera horiek ezkutatzen ari dira. Horregatik, herritarren laguntza behar dugu egoera ezagutarazteko eta egia ezagutzeko. Besterik ez dugu eskatzen, egia nahi dugu!