Guardia Zibilak larunbatean
atxilotu zituen sei euskal herritarretatik bost Espainiako Auzitegi Nazionalean daude eta inkomunikazio egoeran deklaratzen ari dira,
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zabaldu duenez. Eguerdirako Gorka Garcia Sertutxa "Patas" algortarra, Igor Solana eta Ana Paz igaro dira Fernando Grande Marlasca epailearen aurretik. Arkaitz Goikoetxea "Torrotxero" Azkorriko mutila bideo konferentziaz deklaratuko du Valdemoroko (Madril, Espainia) espetxetik,
"Gara" egunkariak adierazi duenez. Inge Urrutia gazte algortarra eta Iñaki Goioaga abokatu sestaoarra epailearen aurretik datozen orduetan igarotzea espero da. Bitartean, atxilotuen abokatuak pisutik kanporatuak izan dira defentsa egitera hurbildu direnean, Grande Marlascaren aginduz. Gaurko mobilizazioa deituta dago, 20:00etarako, Algortako Telletxe plazan. Argazkian, Fernando Grande Marlascak agindu zuen larunbateko polizia operazioa / Askatu.org.