Gaur arratsaldean ere Algortako Telletxe plazatik abiatu dira manifestazioan 215 bat herritar, larunbatean Guardia Zibilak egindako atxiloketak salatzeko. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi duenez (mp3), gaur eramango omen zuten Espainiako Auzitegi Nazionalera Inge Urrutia gazte algortarra. Hartara, Madrilera abiatu dira senide eta lagunak. Baina, azkenean, ez dute epaile aurrera eraman. Ana Paz santutxuarrak eta Iñaki Goioaga sestaoarrak ere inkomunikatuta jarraituko lukete. Kartzelan "atxilotu" zituzten Gorka Garcia Sertutxa "Patas" algortarra, Arkaitz Goikoetxea azkorritarra eta Igor Solano presoak non daude ere ez dakite, "abokatuak bila ibili diren arren". Hainbat hedabidek espetxean isolatuta dauzkatela zabaldu dute; beste batzuetan, berriz, Garcia Sertutxa Madrilera eraman dutela. Hala ere, "informazio" horiek ez ditu "sinesgarritzat" jo AAMk, "hedabideek filtratutako informazioa delako". Bitartean, mobilizazioekin jarraituko dute. Argazkian, gaurko manifestazioa Algortan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!