Ostegunera arte dago Barrikako San Juan jaietako kirol jardueretan izena emateko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 16a, 18:04
Barrikako San Juan jaietako kirol anitzeko jardunaldia heldu den ekainaren 22an izango da, 16:00etatik 21:00etara. Udal iturrien arabera, familia guztiari zuzendutako jardunaldia da eta ondoko kirolak izango dituzte partaideek: piraguismoa, futbola, tenisa eta padela. Esku hartu nahi duten pertsonek izena eman beharko dute osteguna (hilak 18) baino lehen, Barrikako Kultur Etxean. Piragua jarduera 16:10etan hasiko da, ibaian, eta 18:00ak arte iraungo du. Parte hartzeko nahitaezkoa da igeri egiten jakitea eta bainujantzia, txapinak edo sandalia itxiak, aldatzeko arropak eta eskuoihala eraman beharko dira. Meriendaren ostean, futbol jarduera jarriko dute martxan, 18:30ean. Beharrezko materiala ondokoa da: oinetako egokiak eta praka laburrak. Azkenik, tenis eta padel jarduera 20:00etan hasi eta ordu bete beranduago bukatuko da. Parte hartzen duten pertsonek tenis erraketa edo padel pala eraman beharko dituzte. Barrikako San Juan jaietako kirol anitzeko jardunaldiari bukaera emateko, 21:00etan, mokadutxoa jan ahal izango dute parte-hartzaileek eta sari banaketa egingo da. Argazkian, Barrika Piragua Taldeak egin ohi dituen ateak zabalik jardunaldien irudia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun