San Juan jaiak ospatzeko abian jarritako jarduera eta ekitaldien artean, XXXIII. Sukalki Txapelketa antolatu du
Barrikako Udalak. Lehiaketa gastronomikoa igande honetan egingo da, ekainaren 21ean. Esku hartzeko, aurretik izena ematea beharrezkoa da. Apuntzatzeko orria goizeko 10:30ean eman beharko da, Lehendakari Agirre plazan, behar bezala beteta noski. Kazolak epaimahaiari aurkeztu behar zaizkio 13:30ean. Azkenik, sari banaketa 19:00etan egingo da, Kanpoko Margo Lehiaketako sari banaketarekin batera. Denera bost sari emango dira. Lehen sarituak 300 euro jasoko ditu, bigarrenak 250 euro, hirugarrenak 200 euro, eta laugarrenak eta bosgarrenak 100na euro. Informazio gehiago Barrikako Kultur Etxean edota 946 775 163 telefono zenbakira deituta eskura daiteke. Argazkian, eskualde osoko jaietan izaten dira lehiaketa gastronomikoak.