Nekazaritza azoka egingo dute igandean Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 16a, 18:21
Bederatzigarren urtez, San Juan jaietako Nekazaritza Azoka antolatu du igande honetarako, ekainak 21, Barrikako Udalak. Goizeko 10:00etan zabalduko dute eta bertan produktu ugari erosi eta dastatzeko aukera egongo da, hala nola, gazta, ogia, euskal pastela eta txakolina. Gainera, saltoki anitz izango dira eskulan produktu desberdinekin. Azokaren baitan, barazkien lehiaketa ere egingo da. Horren sari banaketa 13:30ean egingo da. Musika animazioa ere ez da falta izango, trikitixa doinuek eguna alaituko baitute. Informazio gehiago Barrikako Kultur Etxean edota 946 775 163 telefono zenbakian eskura daiteke. Argazkian, hainbat emakume gazta erosten eskualdeko azoka batean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun