Orain egun batzuk identifikatuta izan da Bilboko herritar bat, A.S.B. inizialduna, Leioan 2004an egindako lapurreta baten egilea delakoan. Identifikazioa lapurreta egin zen leku berean tokiko Udaltzaingoak hartutako DNA froga batzuei esker eman da, udal iturrien arabera. Joan den 2004ko ekainaren 7an izan zen lapurreta, Estartetxe kaleko etxetresna elektrikoen denda batean. Bertatik telebistak, bideoak, ordenagailuak, monitoreak eta bideo kamerak eraman zituzten, beste gauza askoren artean. Kristalezko atea apurtuz sartu ziren lokalera eta ohi ez bezalako azkartasunarekin egin zuten dena. Horren ondoren, Udaltzaingoak egindako begi ikuskaritzan, odol frogak hartu zituzten agenteek, antza lapurrak nahi gabe ebakitzerakoan eginak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!