Bigarrenik, 3 eta 7 urte bitarteko umeentzat, “Uda txiki” izeneko egitasmoa jaio zen iaz, eskolen guraso elkarteen eskutik. Aurten ere jarraipena emango dio Udalak horri eta 131 umek hartuko dute parte, Txomin Aresti eta Altzaga ikastolakoak, eta Artatza-Pinueta, Lamiako eta San Bartolome ikastetxekoak, hain zuzen ere.
Txomin Aresti eta Altzaga ikastoletako gurasoen elkarteek Gardabera enpresa kontratatu dute ekintza horiek aurrera eramateko. Honetarako, 8 begirale, koordinatzaile bat, ezgaituentzat monitore aditu bat eta txikienentzat laguntzaile bat egongo dira, 89 umeentzat (hauetariko 32 Txomin Arestikoak eta gainontzeko 57ak Altzagakoak). Besteak beste, Txomin Aresti zentroa izango dira psikomotrizitate gela, ikasgelak eta jolastokia. Horretaz gain, Sakoneta zein Kandelazubieta kiroldegiak erabiliko dituzte. Ordutegia 9:00etatik 14:00etara arte izango da.
Artatza-Pinueta eta Lamiakoko gurasoen elkarteek, berriz, Pinpoil aisialdi enpresa aukeratu dute izena eman duten 18 umeak entretenitzeko, horretarako hiru begirale eta koordinatzaile bat izango direla, zentroko bertoko ikasgelak eta gainontzeko gelak hartuz. Ordutegia 9:00etatik 15:00etara izango da.
Ludoteka artistikoa San Bartolomen
Bestalde, Auzotarrok auzokideen elkarteari ere haur-ekintza batzuk antolatzeko diru laguntza eman dio Udalak: San Bartolome eskolako hiru ikaslek Sortzen izena jarri dioten ludoteka artistikoa eramango dute aurrera. Orotara, 4 eta 6 urte bitarteko 14 txikik zein 3 urteko 7 gaztetxok jolastuko dute bertan, 9:00etatik 14:00etara. Azkenik, aurten lehen aldiz, Aterpe Gazte Bulegoak “Uda Leioan gaztea” kanpaina antolatu du 14 eta 17 urte bitartekoentzat. Helburua da gazte horiei ere udarako ekintza bereziak eskaintzea, euren adinaren araberako programa batekin, uztailaren 6tik 17ra.