Hasieran hedabideek kartzelatzeko agindua zeukala zabaldu arren, Ana Paz Gorka Garcia Sertutxa "Patas" preso politiko algortarraren neskalagunari 60.000 euroko bermea ezarri dio Fernando Grande Marlaska epaileak, espetxea ekidin ahal izateko. Bitartean, Iñako Goioaga abokatu sestaoarra fidantza barik kartzelaratzeko agindu du magistratuak, "erakunde terroristari laguntzea" leporatuta. Garcia Sertutxa preso algortarra ere auzipetu du Grande Marlaskak, "kartzela zigorra hausteko saiakera" egotzita. Bitartean, Inge Urrutia gazte algortarra etxerako bidean dago jada, kargurik gabe aske utzi ostean. Igor Solana gatibu bilbotarra zein Arkaitz Goikoetxea Basabe preso getxoztarrari ere ez die kausa honengatik zigorrik jarri epaileak. Azkorriko mutilak Valdemoroko espetxetik (Madril, Espainia) deklaratu behar izan du bideokonferentziaz, orain egun batzuk tibia eta peronea apurtu dituelako, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Gaur 150 lagun inguruk egin du manifestazioa Algortan. Argazkian,
atxiloketa egun berean egindako manifestazioa.