Berangoko lau gaztek kalean aparkatuta zeuzkaten autoen barrukoak gauez arakatu dizkietela salatu dute epailearen aurrean, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez zabaldu duenez. "Autoak hainbat lekutan aparkatuta zeuzkaten eta barruko gauzak lekuz aldatuta aurkitu zituzten, baina ez zitzaien ezer falta", errepresioaren kontrako erakundearen arabera. "Azken aldian horrelako kasu gehiagoren berri" izan duela gaineratu du Uribe Kostako AAMk, baita "horrelakoak beti ere ezker abertzalearen inguruko pertsonen autoetan" gertatu direla azpimarratu ere. Hori dela eta, "gerra zikina eta gazteen aurkako jazarpenaren koordenadetan" kokatu dituzte legez kanpo buruturiko ekintza horiek. Argazkian, Guardia Zibila larunbatean Algortan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!