Erandioko EAJk Joseba Goikouria Zarraga aurkeztuko du, ostegun honetan, ekainak 18, 11:00etan izango den udal osoko bilkuran, alkatetza hartzeko. Gainera, ez da sorpresarik espero biharko, jelkideek 21 eserlekuetatik 11 baitituzte, 2007ko udal hauteskundeetan Eusko Abertzale Ekintza legez kanpo utzi ostean. Egun, Ogasuna eta Funtzio Publiko Sailetako arduradun eta lehenengo alkateordeak azken 14 urteotan Erandioko alkatea izan den Mikel Arieta-Araunabeñaren lekukoa hartuko du. Bihar arte udal agintaria izango denak Bilboko Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbara Ofizialeko Zuzendaritzara lekuz aldatzeko asmoa du. EAJren arabera, "errelebo honi esker, hasita dauden proiektuak aurrera eroango dira, eta gainera, bermatuta dago gauza berriak egiteko beharrezkoa den esperientzia. EAJrentzat Erandio garrantzitsua da, baita bertan bizi diren herritar guztiak ere. Horregatik gaude Joseba Goikouriaren alde, eta lankide izango gaitu agintaldi honetarako aurkeztu genuen programa burutzeko lanetan". Argazkian, Goikouria eta Arieta-Araunabeña.