Atzoko saio arrakastatsuen ostean, gaurko, sarrerarik ez da geratzen
Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazo euskaldun ezagunen "Piratak" izeneko ikuskizunaz gozatzeko, Algortako Biotz Alai plazan.
Internetera joz argi eta garbi ikus daiteke. Irakurle batek UKBERRI.NETi adierazi dionez, "inoiz ez omen da lortu astearte eta asteazken buruzuri batzuetan 3.600 ikusle lortzea Algortan, 5na euro ordainduta. Zailtasun guztien gainetik Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek lortu egin dute. Zorionak!". Pirritx eta Porrotx hainbat urtetan izan dira Algortan umeen irribarreak biltzen eta trukean euskara eta musua ematen. Iaz, esate baterako bi emanaldi egiteko kontratatu zituen Getxoko Kultur Etxeak eta horiek sano beteta, azkenean hirugarren bat eman zuten sarrera gabe gelditu ziren ume eta guraso guztientzat. Aurten, berriz, lau saio programatu dituzte; bina atzo eta gaurko. Bestalde, eztabaida politikoan kokatuta egon da "Piratak" ikuskizuna. Getxoko Kultur Etxeko Kontseilu Nagusiak pasa den maiatzaren 18an baztertu egin zituen pailazoekiko
kontratua apurtzeko PPk eta
PSE-EEk egindako eskaerak, aurretik
filtrazioek adierazitakoaren aurka. Argakian, Porrotx.