Ertzaintzak 29 eta 67 urteko bi lagun atxilotu zituen atzo Berangon, lapurtutako produktuen ezkutaketa delitua leporatuta. Bi gizonezkoek kobrezko piezak eta 18 tona txirbil saldu nahi izan zizkioten enpresa berangoztar bati, material hori joan den ostegunean (hilak 11) Gasteizen aparkatuta zegoen enpresa beraren kamioi batetik lapurtua izan zela, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera. Berreskuratu duten material horren merkatuko balioak 48 mila euroak gainditzen ditu.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!