Goitibehera lasterketari dagokionez, bigarren edizio honetan gauza batzuk hobetu dira. Horrela, ibilbidea luzatu da Mulligan's-en ondoko aldapa ere hartuz. Gainera, nagusien sailkapenez gain, umeek ere haien proba propioa izango dute. Segurtasun neurriak ere gogortu egin dira. Goitibeheren gainean bost pertsona izango da gehienezko kopurua nagusien artean eta hiru umeentzat. Guztiek kaskoa, belaunak eta ukondoak zaintzekoak,mauka luzeko arropa eta eskularruak jantzi beharko dituzte. Zer esanik ez, goitibehera guztiek frenodunak eta punta arriskutsurik gabekoak izan beharko dute. Dena den, punta guztiak babestuta egon beharko dira.
Leioako San Juanetarako Maritxu Teilagorriren egitaraua:
Ekainak 19, ostirala
- 21:30ean, pregoia eta txupina txosnagunean.
- 23:00etan, kontzertua: 121 Krew, Kokein eta Kupela erromeria taldea.
Ekainak 20, larunbata
- 13:00etan, gazta eta txakolin dastaketa txosnagunean.
- 21:00etan, gazte afaria.
- 23:00etan, kontzertua: Stupenda Jones eta Esne Beltza.
Ekainak 21, igandea:
- 18:00etan, Goitibera lasterketa Mulligan's tabernatik.
- 22:00etan, kontzertua: Basatiak, Mendeku Itxua eta Macarrada txosnagunean.
- 02:00etan, Leioa eta Itzubaltzetako bertsolarien arteko dema.
Ekainak 22, astelehena
- 18:00etan, Xiba herri kirolen txapelketa txosnagunean.
- 20:00etan, poteo musikatua, RR Txarangarekin, txosnagunetik eta herriko tabernetatik.
- 22:00etan, musika ez komertzialaren kontzertua: Crimen y Castigo, Undecimo Mandamiento, Ultima Neurona eta Yan.
- Ondoren, kontzertua Basakirekin.
- 02:00etan, lasterketa kulero eta kaltzontzilotan.
Ekainak 23, asteartea
- 19:00etan, akelarre herrikoiaren kalejira txosnagunetik eta herritik.
- 21:00etan, sardina jana txosnagunean.
- 22:00etan, erromeria Triki Ta Ke taldearekin.
- 00:00etan, akelarre herrikoiaren XI. edizioa.
- Ondoren, erromeriaren jarraipena.
Ekainak 24, asteazkena
- 18:00etan, Bertso Okertuak emanaldia Iratxe Ibarra, Igor Elortza, Xabi Paya, Maddalen Arzallus eta Xabier Silveira bertsolariekin. Gai jartzailea: Miren Loizaga.