Bitartean, Arrueren abokatuek sententziaren aurkako errekurtsoa aurkeztuko dute Auzitegi Gorenean, Goikoetxeari jarritako zigorra "nahikoa ez" dela uste dutelako, "El Correo Español"-ek zabaldutakoaren arabera. Euren iritziz, "sei urteko espetxe zigorra behar zuen" Azkorrikoak ""atentatu delitua" egotzita. Hala ere, Getxoko PPren bozeramailea "pozik" agertu da "gutxienez eskarmentu bezala balioko zaiolako". "Ez berari bakarrik, bere inguruko pertsonei ere; mehatxatzen, iraintzen eta ia erasotzen ezin direla joan ikus dezaten, zigortuak izan barik", gaineratu duenez. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, ordea, gogor salatu du "PPko zinegotzi baten hitza nahikoa izan dela Zigor Goikoetxea bi urteko espetxera zigortzeko". Azaldu dutenez, "aurrekari benetan arriskua dela deritzogu, honek espainiar alderdi politikoetako kideei izugarrizko ahalmena ematen baitie. Beraien hitza nahikoa izan daiteke aurrerantzean edozein herritar inolako frogarik gabe espetxeratu eta zigortzeko".
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren salaketa:
Ezer baino lehen gogor salatu nahi dugu PPko zinegotzi baten hitza nahikoa izan dela Zigor Goikoetxea bi urteko espetxera zigortzeko. Aurrekari benetan arriskua dela deritzogu, honek espainiar alderdi politikoetako kideei izugarrizko ahalmena ematen baitie. Beraien hitza nahikoa izan daiteke aurrerantzean edozein herritar inolako frogarik gabe espetxeratu eta zigortzeko.
Eskandalu izugarria deritzogu bestalde Zigorri bere herrian bizitzeko debekua ezartzea. Euskal preso politiko ohien aurka ezarri nahi dituzten neurriak jarri zaizkio Zigorri, bere ingurune hurbiletik atera eta kontrolera neurri lotsagarriak ezarriak.
Zigorren baldintzarik gabeko askatasuna eskatzen dugu, eta Zigorrek bere herrian eskubide guztien jabe bizitzeko eskubide duela esan nahi dugu.