Euskal Herriko kanta ezagunek girotuko dute larunbatean Astrabudua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 18a, 20:16
Musikaren Europako Eguna dela eta, larunbat honetan, ekainak 20, jende guztiari zuzendutako musika kontzertua antolatu du Erandioko Udalaren Kultur Sailak. Hain zuzen ere, Astrabuduara helduko da "Eko Zuzenean" izeneko bira. Aipatu ekimena Euskal Herriko historiaren abesti ezagunenei errepasoa da, aurrez aurre, zuzenean, besteak beste, Xabi San Sebastian, Jon Urdangarin eta Bihotz Gorosperen ahotsetan kantatuak. “Xalbadorren Heriotza”, “Lau teilatu”, “Nere herriko neskatxa maite”, “Txoria Txori”, “Eperra”, “Aitormena”… bezalako abestiak kantatuko dituzte: 22 kantu, guztira. Emanaldia Josu Murueta plazan izango da 20:00etatik aurrera. Argazkian, orain urte erdi zendutako Mikel Laboa ere gogoan izango dute seguru asko larunbatean Astrabuduan / 12 Tribu.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun