Sopelako San Pedro jaien lehen egunean, ekainaren 25ean, ofizialki hasi aurretik, gimnasia erritmiko, tai ji eta karate erakustaldiak egingo dira pilotalekuan. 19:00etan, Funky L'Olla ikuskizun ibiltariak zeharkatuko ditu herriko kale nagusiak, udaletxeko plazatik abiatuta. Ordu bete beranduago, Hor Konpon taldearen dantzaldia hasiko da udaletxe aurrean, eta horren, pregoia irakurri eta txupina bota (21:00etan) ondoren jarraituko du. Gainera, OEP eta Napalm herriko taldeak KOPekin batera arituko dira txosnen gunean, 23:30etatik aurrera. Txosnak 21:30etik aurrera egongo dira irekita. Hain zuzen ere, aipatu gunean joko dute Chalwa Band, Wicked eta Desmaskaradas taldeek ostiralean, hilak 26; Luhartz-ek larunbatean (dantzaldia); eta Bizardunak taldeak igandean.
Gainontzeko festa egunetan, txu-txu tren batek herriko kaleak zeharkatuko ditu, goizean hasita. Gainera, goizetan haurrentzako hainbat jolas egingo dira Iturrieta parkean, bertan jarriko baitira txikientzako puzgarriak, ludoteka, dino striker bizikletak, jumping-a eta eskalada. Gaztegunean Wii, simulagailuak eta bideo jokoak egongo dira ostiralean, eta paint ball-a larunbatean. Igandean, berriz, "Gazte ero bero" jaia izango dute neska-mutilek: twister, game party, punteria jolasak, dj-ak...
Kale ikuskizunak
Herriko kaleak Tandarica Orkestar, La Rustic Arlanzon Band eta Batuband taldeen kalejirek girotuko dituzte. Antzerkia atsegin dutenek "Recicletas", En La Lona taldearen "Momento Ridicoli" eta "Les Enfants" kale ikuskizunez gozatzeko aukera izango duten. Dolores San Juan y el mariachi tequileño de Guadalajara, Fundacion Tono Manero eta beste hainbat kontzertu eta emanaldi ere eskainiko ditu jaietako egitarauak.
Kirolen atalean hainbat ikuskizun eskainiko dira, hala nola, esku pilota (Irujo-Beroiz / Xala-Goñi III), bodyboard festibala eta irristaketa erakustaldia. Jan-edaneko hitzorduei dagokienez, lumagorri oilaskoa eta sagardoa guztiontzat, lukainka jan herrikoia, herri bazkariak eta XXXIX. Bakailau Txapelketa egingo dira.
Egitarau osoa (pdf) ikusteko hemen sakatu hemen.