Leioa eta Sopelako jaiak direla eta hurrengo egunotan motelago ibiliko da UKBERRI.NET

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 18a, 21:42

Bihar, ostirala, hasi eta asteazkenean amaituko diren Leioako Sanjuanetan murgilduta izango da UKBERRI.NET. Izan ere Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digital hau Leioako Maritxu Teilagorri Txosna Batzordearen kide da. Bestalde, ekainaren 25etik 29ra, San Pedro jaiak ospatuko dira Sopelan; eta horietan ere txosna jarriko du UKBERRI.NETek, Koska Irratiarekin. Izan ere, bi eragileak dira Sopela eta Larrabasterrako Txosna Batzordeko kideak. Hain zuzen, horrek sortutako konpromisoak zein festa horietan digital hau mantendu ahal izateko txosna jartzeak eragindako lanak direla eta, albistegi digital euskaldunaren jarioa motelagoa izango da egun hauetan eta, horregatik, barkamena eskatu nahi dizuegu webguneko irakurle fidel zareten guztioi. Hala ere, horrek ez du esan nahi elkar ikusiko ez dugunik. Txosnagunera hurbiltzea besterik ez duzue horretarako. Beraz, Leioako Sanjuanetan eta Sopelako Sanpedroetan elkarrekin izango garelakoan, ondo pasa!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun