Metro Bilbaok gaueko zerbitzua indartuko du ostiral eta larunbatean Leioako jaiak tarteko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 19a, 01:09
Leioan San Juan jaiak tarteko, Metro Bilbao enpresak ohiko gaueko zerbitzua indartuko du ostiralean eta larunbatean, ekainak 19 eta 20, 23:00etatik 6:00etara. Etxebarri eta Bidezabal artean, 30 minutukoa barik, 15 minutukoa izango da trenen maiztasuna. Metro Bilbaok zerbitzu bereziak antolatzen ditu joan-etorri ugari eragingo dituen gertakari edo ekitaldi publiko interesgarririk dagoenean. "Esperientziak erakusten digu, urtetik urtera, Leioako jaiek eskari handia sortzen dutela batez ere gazteen artean, ikasturtearen amaierarekin batera etortzen direnez gero. Zerbitzua birmoldatzeko ahalegin honekin, gaueko trenek bidaia eroso eta segurua egiteko aukera eskainiko diete Leioara joatea erabakitzen dutenei", azaldu dutenez. Horrekin batera, segurtasuneko eta jendeari laguntzeko zerbitzu berezia jarriko dute Leioan. Argazkian, metro geltoki bat bidaiariz gainezka.
Baina, horretarako, "denon laguntza" behar duela uste du Metro Bilbaok. Horregatik, zerbitzua arin, eroso eta seguru joan dadin bermatzeko, "baimendun langileei jaramon egiteko eta, joan-etorriko txartelak erosteko, jendetza saihesten saiatuz, txarteldegiak ez kolapsatzeko" eskatu die erabiltzaileei. Garraio enpresak "gazteei bereziki" gogorarazi nahi die "jaiak eta errespetuak eskutik joan behar dutela, Metro Bilbaoren gizalegezko kanpainak laburbiltzen duenez". “No Metro No Mambo” da horren leloa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun