San Juan jaietako pregoia irakurriko du Leioa Waterpolok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 19a, 01:29
Leioa Waterpolo taldeko kideek edukiko dute ostiral honetan, ekainak 19, aurtengo San Juan jaien pregoia irakurtzeko ardura. 19:30ean izango da hori, udaletxean. Izan ere, Leire Gutierrez emakumezkoen taldearen kapitaina eta Alberto Castro gizonezkoen burua aukeratu dituzte Mari Pepa eta Arlote literatur pertsonaien papera egiteko. Gauzak horrela, klubak aurten egindako denboraldi bikaina saritu nahi izan du Jai Batzordeak: neskek Espainiako Ligako Lehenengo Mailara igotzea lortu dute eta mutilek Euskadiko Ligako Lehenengo Mailara. Hala ere, larunbata aurretik behintzat, ezin izango dute parranda handiegirik egin Leioa Waterpoloko emakumeek, hilaren 20an Euskal Herriko Kopako finala jokatuko baitute, NUPeko nesken aurka, Gasteizen. Partida 16:30ean hasiko da. Argazkian, aurtengo Arlote eta Mari Pepa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun