Espainiako Poliziaren Bizkaiko Informazio inspektore burua hil dute bonba batez

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 19a, 15:52
Eduardo Antonio Puelles Garcia Espainiako Poliziaren Bizkaiko Informazio inspektore burua hil dute gaur goizean Arrigorriagan bonba batez. Berria.info-k jakinarazi duenez, eztanda goizeko 09:05ak aldera jazo da, Santa Isabel auzoko Olatxu kaleko parking-ean, 49 urteko poliziak autoa martxan jarri duenean. Izan ere, ekintza horrekin batera, eztanda egin du auto azpian jarritako bonba-lapa. Lehergailua kilo eta erdi eta bi kilo arteko lehergaiez osatuta zegoen, Herrizaingo Sailaren arabera. ETAri leporatu diote atentatua arduradun polizialek eta politikoek. Euskadi Ta Askatasunak eragin zuen azken hildakoa Inazio Uria Azpeitiko enpresaburua izan zen, 2008ko abenduaren 3an. Puelles Barakaldokoa zen jaiotzez, baina Arrigorriagan bizi zen emaztea eta bi semeekin. Eztandaren unean bakarrik zegoen. Emaztea eta bi seme-alabak Basurtuko ospitalera eraman dituzte antsietate zantzuekin. Medikuek hobera egin dutela adierazi dute eta Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidentea bisita egitera abiatu da. Bestalde, Patxi Lopez lehendakaria eta Rodolfo Ares Barne sailburua atentatuaren gunean zian dira. Biharko hamaika mobilizazio jarri dute atentatua salatzeko. Alde batetik, eguerdian erakunde guztien aurrean elkarretaratzeak eta, beste aldetik, manifestazioa Bilbon 18:00etan. Argazkian, Uriaren hilketa salatzeko Sopelan egin zuten elkarretaratzea. Atentatuaren osteko irudiak "El Correo Español"-en webgunean ikus daitezke.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun