Gaur goizean
Polizia Nazionaleko inspektore Eduardo Puelles Garciari bizia kendu dion atentatua dela eta, Euskal Herriko Unibertsitateak, lehenengo eta behin, doluminak eman gura dizkio familiari, eta bere atxikimendu eta elkartasuna helarazi hildako pertsonaren senide eta lankideei. Bigarrenik, unibertsitateak zeharo gaitzetsi nahi du atentatu hau gizarte osoaren aurrean, ez bakarrik pertsona bati eta bere familiari ekarritako ondorio negargarriengatik, baita ikuspegi politiko eta moraletik daukan esanguragatik ere. Euskal Herriko Unibertsitatea —irakaskuntza, ikerketa eta kulturari emandako erakundea den aldetik— indarkeria ororen aurka dago erabat, edozelako arrazoirengatik eragindakoa dela ere, eta, hortaz, indarkeria ekintza politikorako erabiltzearen kontra dago. EHUk deia egiten die unibertsitateko kide guztiei astelehenean, hilak 22, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako campusetako ohiko lekuetan atentatu hau arbuiatzeko egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzera. Era berean, unibertsitateak bat egiten du, argi eta garbi, datozen egunetan atentatua gaitzesteko egiten diren gainerako adierazpen publikoekin. Argazkian, Mikel Laboa plazan burutuko da Bizkaiko protesta.