Atentatua dela eta jaietan hainbat aldaketa egingo du Leioako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 19a, 16:26
Leioako San Juan jaietan azken orduko hainbat aldaketa egingo du gaur, larunbata eta asteleheneko egitarauan bertako Udalak. Izan ere, tokiko erakundeak ohar baten bidez zabaldu duenez, "gaur, Eduardo Puelles Garcia poliziaren bizia akabatu duen ETAren atentatu basatiaren aurrean, San Joan jaietako egitarauak zenbait aldaketa jasan ditu". Leioako Udalak hainbat ekimen bertan behera utzi du. Gaur, esate baterako San Juan jaiei hasiera ematen dioten "ekitaldi instituzionalak, hau da, txupinazoa, pregoia eta koadrilen jaitsiera". Modu berean, beste ekintza batzuk ere aldaketak jasango dituzte. Bihar, larunbata, txupinazoa eta kalejira ere egitarautik eroriko dira. Zorte hobea izango du hirugarren adineko jaia hori astelehenera aldatuko dutela, 18:00etan Kandelazubietan egiteko. Biharko Antzineko Eguna, berriz, atzeratuko da, 13:00etan hasteko. Horrekin batera, "bizitzarako eskubidea eta, era berean, euskal gizarte osoaren aurkako atentatu terrorista honen aurrean gaitzespenik sendo eta irmoena" adierazi du Leioako Udalak. Horretarako, bihar, larunbata, goizeko 12:00etan udaletxeko plazan egingo den gaitzezpen isilunera parte hartzeko gonbitea luzatu diete herritar guztiei. Argazkian, Leioa Waterpoloko bi kapitainek ziren pregoia irakurtzekoak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun