Autodeterminazio eskubidearen kontuan, zenbakiak eta demokraziaren kontzeptua alde dauzkagu. Baina gure Ulsterra beste lurralde guztia baino handiagoa da.
Nafar askori entzun diot "no soy vasco" esaten, euskaradunak ez zirela adierazteko. Eta gu, gure zelai berdeetatik, kontzeptu kulturalari balio politikoa eman guran jarraitzen dugu, baina egun euskararen lurraldea puntu ibiltariak dira, hektareak baino gehiago.
Irrikan nago mendebaldeko politikari batek, politikoki nafarrak garela argudiatuta, noiz esango duen "zuek ez bazatozte gu joango gara". Mendebaldeko lurraldeak Nafarroa Garaiari bueltatu behar zaizkiola dioen Alfontso VIII.aren testamentuko lehen anexoa eskutan hartuta.
Kamiseta bat egingo nuke Sanzen aurpegiarekin.
Fredi Paya bertsolari algortarrak gaur "Berria" egunkarian argitaratutako artikulua.
[