Saioa unibertsitateko kide guztiei irekita dago —irakasle eta ikertzaileei, administrazio eta zerbitzuetako langileei eta ikasleei—, bai eta segurtasun informatikoan interesa duten informazioaren teknologiako profesionalei, segurtasun-arduradunei eta auditoreei. Sarrera doan izango da, baina izena eman behar da aldez aurretik Internetez edo 902 197 198 telefonora deituta.
Saioaren egitaraua:
09:30 - 09:45 Erregistroa
09:45 - 10:30 "Red segura con tus switches" hitzaldia. Xavi Campos D-Link-eko kideak hitzaldi bat emango du, sarea segurua izan dadin zimenduetatik. D-Link teknologiak konexioak indartzeko eta MITM teknikak saihesteko balio du, bere aburuz. Halaber, 802.1x-arekin eta NAP teknologiarekin ADn integratuz gero, Windows 2008ko zerbitzariari integratutako sarea guztiz kontrolpean uzteko aukera ematen duela dio Camposek.
10:30 - 11:15 "Se tu en tu AD" hitzaldia. Espainia gai horretan aitzindaria delakoan, punta puntako identifikazio-dokumentua ei du: e-NAN. Tresna hori beharrezkoa den "token" bakarra bihur daiteke langileak norberaren Active Directoy-an identifikatu daitezen. SmartAccess-eko Rames Sarwat-ek e-NAN ADn integratzeko modua erakutsiko du, bestelako egiaztatze-sistemekin behin betiko amaitzeko. "Pasahitza ahaztu dut" gehiagorik ez omen.
11:15 - 11:45 Kafea
11:45 - 12:30 "Gestiona todas tus maquinas con el AD". Gaur egun gero eta heterogeneoagoak dira enpresa-inguruneak eta norberaren tresnak segurtasunez kudeatzeko gero eta tresna gehiago eta hobeago behar dira. Active Directory-a ordenagailuen sarea kudeatzeko "konponbide paregabea" ei da. Vintella Integration Services-aren bidez, Active Directory-aren funtzioak hedatu eta *NIX lanpostuak ere kudeatu daitezke.
12:30 - 13:15 Microsoft TMG. Enpresaren firewalls-ak eraldatu. Saio honetan Chema Alonsok, Microsoft MVP Enterprise Security-n, segurtasunari buruzko berrikuntzak erakutsiko ditu Microsoft-en Firewall L-7 soluzioan. Enpresako sarearen perimetro-segurtasuna kontrolatzen du eta zerbitzuak "erabateko segurtasunez" argitaratzen ei ditu Interneten.
13:15 - 13:30 Eskariak eta galderak.