Etzi eta etzidamu, asteazken eta osteguna, langabetuei birziklapen profesionala eskaintzeko eta ondoren lan merkatuan sartzen errazteko ikastaroak emango ditu
Getxoko Behargintzak. Hitzaldiek lanpostu desberdinen lan merkatuaren egoeraren berri emango dute eta horiei dagokien ikastaroen antolakuntzari buruz ere. Asteazkenean, uztailak 1, SAP sistemako aholkulari izateko hitzaldiak (10:00etan) izango dira eta GIS, Informazio Geografikoko sistemetako teknikoei zuzendutako informazio saioak (12:30ean) ere. Ostegunean, berriz, hitzaldiak merkataritzako teknikaria izan nahi dutenentzat izango dira (10:00etan) eta baita sukaldeko laguntzaileentzat ere (12:30ean). Saio guztiak Algortako Kultur Etxean, Villamonten, izango dira. Interesdunek argibide gehiago eskuratu ahal izango dute Behargintzan bertan, Algortako Martin Deuna kaleko 17 zenbakian, 94 466 01 40 telefono zenbakian,
behargintza[abildua]getxo.net posta elektronikoan edo
www.getxo.net/behargintza web gunean. Aipatu ikastaroak Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapeneko Sailaren babesa dute eta 2009ko bigarren sei hilabetekorako Heziketa Plangintzaren barruan kokatzen dira.