Espainiako Gobernuak oniritzia eman dio Armintzan olatuetatik energia ateratzeko azpiegitura jartzeari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 30a, 14:44

Olatuak energia elektrikoan bilakatuko duen BIMEP (Biscay Marine Energy Platform) plataforma 2011n jarri nahi dute indarrean. Espainiako Gobernuko Ingurumen, Landa eta Itsas Guneen Ministerioak berriki eman dio oniritzia -ebaluazio txostena (pdf) ekainaren 27ko Espainiako Agiri Ofizialean argitaratu zen- egitasmoari. Elena Espinosak gidatzen duen Ministerioaren arabera, "ez dira ingurumenaren gaineko eraginak sortuko"; hori dela eta, ez dute proiektua "guztiz aztertu behar". Benetako egoera batean olatuak energia elektrikoan bilakatuko dituen entsegu eta erakusketa azpiegitura izango da. Horretarako, Armintzako kostaldetik milia batera (1,6 kilometro) kokatuko dute, 8 kilometro koadroko itsas eremuan. Argazkian, 2008ko azaroaren 20an aurkeztu zuen egitasmoa Juan Jose Ibarretxe lehendakariak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun