![](http://farm4.static.flickr.com/3289/2944530790_3b80ea3aa4_m.jpg)
Atzo Erandion auto batean izandako sute bat ikertzen ari da
Herrizaingo Saila.
"El Correo Español"-ek jakinarazi duenez, atzo gauerdian su piztu zen Erandion aparkatuta zegoen auto batean. Suhiltzaileek sutea amatatzeko esku hartu arren, kotxea erabat kiskalita gelditu zen. Ertzaintzak oraindik ez du gertaeren inguruko daturik eman ezta gertatutakoa istripua edo eragindako sua izan daitekeen argitu ere. Dena den, orain arte zabaldu diren beste zantzuek hainbat ezezagunek autoa erre zuteneko susmoa elikatzen dute. Izan ere, autoaren inguruan hainbat hormigoi bloke zeuden jarrita, errepidean. Bloke horiek "ibilgailuen zirkulazioa eragozteko" jarri zituztelakoan dago Ertzaintza. Polizia autonomikoek beraiek kendu behar izan zituzten harriak lekuraino bertaratzeko eta suhiltzaileei bidea irekitzeko. Iazko urriaren 15ean,
bizkartzain baten autoa erre zuten hainbat ezezagunek Txorierriko udalerri berean. Argazkian, iazko urriaren 12an, berangoztarrek kiskalitako beste auto bat ikusi ahal izan zuten, garabi-kamioi batek garraiatuta.