![](http://farm4.static.flickr.com/3403/3257780649_4e7b4167a5_m.jpg)
Urdulizko haur eskola eraikitzeko lanek 1.974.840,82 euroko oinarrizko lizitazio-aurrekontua izango dute. Orain aste batzuk, lehiaketa iragarri eta abian jarri zuen Udalak, prozedura mugatuaren bidez, berau eraikitzeko obren esleipendun izan nahi zuten enpresek beren proposamenak aurkez zitzaten. Lizitazio-iragarkia joan den ekainaren 10ean argitaratu zen Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (BAO), eta hilaren 21ean itxi zen proposamenak aurkezteko epea. Pleguetan jasotako esleipen-irizpideekin bat etorriz,
Urdulizko Udalak aurkeztutako eskaintzak aztertuko ditu orain, lanak esleitzeko asmoz. Ondoren, enpresa esleipendunak hamar hilabeteko betearazpen epea izango du. Tokiko erakundearen asmoa da haur eskola 2010/2011 ikasturterako egotea prest. Arteta kaleko lursail batean eraikiko dute, egungo kultur etxearen eta etorkizuneko osasun zentroaren ondoan. Horrela, eremu hori "topagune garrantzitsua" izango da urduliztarrentzat, udal iturrien arabera, "eskainiko dituen zerbitzuengatik zein herriaren erdigunean dagoelako". Argazkian, Juan Olea Urdulizko alkatea osasun zentroa aurkezteko prentsaurrekoan.