Aurtengo Eskola Ibiltaria
Aurten Lizarran hasi eta Arbizuraino joango dira ikasleak oinez. Urbasa bera ere igaroko dute. Bigarren gauen bertan lo egiteko aukera izango dute, eta era berean, Aranatze, Bakaiku eta Arbizu herriak ezagutuko dituzte. "Sekretuz eta txoko politez betetako inguruak ditugu zain", antolatzaileek azaldu dutenez, "eta ikasteko eta ikusteko gauzak sobera izateaz gain, badago sorpresa bat edo beste gure zain, paraje haietan".
Azken eguneko afaria
Azken egunean egin ohi den afarian parte hartzeko aukera eskaini nahi diete ikasle abertzaleek, lehenago joan ezin izango dutenei. Uztailaren 4an, larunbatean arratsalde partean iritsiko dira Arbizura ibilaldian parte hartutakoak eta dutxatu eta lo lekuan gauzak utzi ostean, aldarrikapenez jositako kalejira-poteoa egingo dute Arbizun zehar. Ondoren ekitaldi politikoa izango da, eta afaria gero. Afalostean, kontzertu sorpresak izango dira Arbizuko gazte lokalean eta gau osoan luzatu daitekeen parranda.
Ikasle Abertzaleek gonbidapena luzatu die Euskal Herriko gazte eta horren gazte ez diren denei, hiru egunetarako ez bada ere, azken afarian eurekin izateko. Afaltzera gerturatzeko asmoa dutenei, lehenago eskolaibiltaria[abildua]ikasleabertzaleak.org helbidera. mezu bat bidaltzeko eskaera ere luzatu diete, horrela aurrez kalkuluak hobeto egiteko.
Oharrak:
* Motxilak furgonetan eramango dira, lo-lekuraino. Beraz, eraman motxila txiki bat ibilaldian zehar beharrezkoak eramateko.
* Matrikulazioan gosariak eta afariak sartzen dira, baina bazkariak norberaren esku geratzen dira.
* Lo egiteko zakua eta esterila eraman behar dira.
* Platerak eta mahai-tresnak norberak bereak eraman behar ditu.
* Edozein zalantza badaukazu, galderak, aipatzeko edozer, idatzi: eskolaibiltaria[abildua]ikasleabertzaleak.org helbidera.
* Azken egunean, Arbizura iritsi eta kalejiran zeharkatuko dugu herria. Ondoren ekitaldia izango da. Eta ondoren afaria eta kontzertuak. Nahi duenak, soilik azken egunean etortzeko aukera dauka. 7 euro balioko ditu afariak, kanpotik zatoztenentzat.
Aurtengo Eskola Ibiltarirako bideo-iragarkia