Abian da Sopelako herrigune eta hondartzen arteko autobusa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko uzt. 1a, 13:58
Sopelbus garraio zerbitzua uztailaren 1etik irailaren 30a bitartean egongo da martxan, tokiko iturriek jakinarazi dutenez. Sopelako herriguneak hondartzekin lotzen dituen autobusa da hori. Bidai bateko txartelak 0,50 euroko prezioa du. Bitartean, 12 bidaietarako bonoak 5 euro balio ditu. Txartelak salgai daude jada. Autobus zerbitzuak hainbat ibilbide egiten ditu: lehena, Loiola Ander Deuna kaletik ateratzen da, Larrabasterrako metro geltoki paretik, eta Arrietara hondartzara arte doa. Iritsi aurretik hareatza horretako parkingean geldialdia egiten da. Bigarrena, Sabino Arana kaleko autobus geltokitik (Urbaso tabernaren aurrean) ateratzen da. San Pedro eliza eta kanpinerako sarrera-irteera aurreko geralekuetatik igaro ostean, Atxabiribil hondartzara arte heltzen da. Sopelbusen ordutegia 10:00etatik 20:00etara da. Bitartean, udara begira ordutegia aldatu du Sopelako Turismo Bulegoak: irailaren 13ra bitartean, astelehenetik igandera (jaiegunak barne) 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egongo da zabalik. Larrabasterrako Informazio Guneko irekiera atzeratu egingo da aurten. Ondorioz, Udaletxeko Turismo Bulegoan argituko dira jendearen zalantzak. Argazkian, Imanol Garai alkatea Sopelbusera igotzen / © Sopelana.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun