Udalerriko 200 familia ugarien artean 18.000 euro banatuko du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko uzt. 1a, 16:21
Getxoko Udalak udalerriko 196 familia ugariri 17.730 euroko diru-laguntza emango die, gaur tokiko erakundeak jakinarazi duenez. Aipatu laguntza "egungo Gobernu Taldeak ezarrita duen elkartasuneko ardatz estrategikoaren barruan" kokatu dute. Diru horren bidez, familia ugariren kideek kultura, gizarte, ekonomia, kirol edo aisialdiko udal jardueretan parte hartzera bultzatzeko asmoa dauka Gobernu taldeak. Familia bakoitzari laguntza ekonomiko bakarra emango dio Udalak, bere kategoria (kideen kopurua eta ezaugarriak) eta ohiko etxebizitzaren katastroaren balioa kontuan hartuta. Familia jasotzaile gehienek 3 seme-alaba dituzte eta katastroaren balio ertaineko etxebizitza batean bizi dira. Argazkian, hiru gaztetxo rugbyan jolasten / cc by-nc-nd Joseba Barrenetxea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun