Venezuelako fiskalak Iñaki Etxebarria ez estraditatzeko eskatu du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko uzt. 2a, 13:25
Joan zen asteartean egin zen Venezuelan Iñaki Etxebarria iheslari politiko Algortaren estradizio epaiketa, "Gara" egunkariak gaur zabaldu duenez. Fiskalak estradiziorik ez emateko eskatu zuen. Erabakia hamar egun barru edo emango dutela esan dute. Etxebarria apirilaren 21ean atxilotu zuten Venezuelan eta, ordutik, gatibu dago, Espainiara estraditatzeko ala libre uzteko prozesuak aurrera darraien bitartean. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak azaldu duenez, iheslari algortarra 1981eko abuztuan atxilotu zuten Lemoizko zentral nuklearraren aurkako kanpainan Iberdueroko zentral baten kontrako ekintza burutzera zihoala eta 1987ko apirilean kaleratu zen Herrera de la Mantxako espetxetik. 1994an alde egin zuen Algortatik, poliziaren atxiloketa ekiditeko, eta harrez gero ihesean egon da. Argazkian, ekainaren 12an Etxebarriaren askatasuna aldarrikatu zuten Montevideon (Uruguai) / Xanti Revueltas - RebelArte.info.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun