Fakirren mundua ezagutzeko aukera egongo da ostiralean Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko uzt. 2a, 13:59
Ostiral honetan, uztailak 3, "Gran espectaculo mundial del fakir Ha Sint' O" antzezlana egongo da ikusgai, 20:00etan, Plentziako Goñi Portal kultur aretoan. Teatro en Huida konpainiak egina, lan horretan fakirren, zirkuaren eta ilusionismoaren mundura hurbiltzeko parada izango da. Ha Sint' O fakirra izateaz gain, aizto jaurtitzailea, magoa eta su listukaria ere bada eta Plentziara bere ikuskizun ausarta eramango duela iragarri du. Ohiko saioetan, aiztoak jaurtitzerakoan Jessica bere laguntzaile erakargarria arriskuan jartzen du, baita neska desagerrarazi ere, bere kutxa misteriotsuetan sartuz. Gainera, laguntzailea osorik zein zatika ezkutatzen badu eskarmentua fakirrak. Baina, aurretik idatzi bezala, ikuskizuna benetan harrigarria egiten duten gauzak burutzen ditu Ha Sint' Ok: bere sablea boluntarioen eztarrietan sartzen ohi du; baita ihesaldi teknika berrienak erakutsi ere. Sarrera doakoa da. Bitartean, irailaren 4ra arte, Goñi Portal astelehenetik ostiralera baino ez da zabalik egongo; goizez bakarrik, 9:00etatik 14:00ak arte. Argazkian, Ha Sint' O fakirraren antzezlanaren pasarteetako bat.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun