Juan Jose Ezpeleta Barrikako alkateak adierazi zuenez, “aurrerapen hori ez da dokumentu itxia, irizpide berriak biltzeko irekita dago Barrikako herriak duen iritziak jasotzeko”. Gauzak horrela, "auzotarrek beren iritzia eman dezaten, beren zalantzak argitzeko, prozesuan ahalik eta argiena izan dadin eta partaidetza sustatzeko", kontsultak egiteko egunak jarri dira uztailean eta irailean, talde idazlearekin. Aurretik hitzordua eskatu beharra dago ondoko telefono zenbakiaren bitartez: 946 771 062. Hitzorduetarako ordutegia ondokoa da: uztailaren 3, 17 eta 24an (ostirala), 9:30etik 13:30era; eta uztailaren 29an (asteazkena), 16:30etik 20:30era arte. Iraileko ordutegia honako hau da: hilaren 4, 11 eta 18an (ostirala), 9:30etik 13:30era; eta irailaren 23an (asteazkena), 16:30etik 20:30era.
Prozesu luzea
Barrikako Udalaren Plangintza Orokorreko berrikuspen prozesua 2002an egin zituen aurreneko urratsak, osoko bilkuran hartutako erabakiaren ondorioz. Ondoren erakunde desberdinekin ebaluazio prozesua hasi zen herri antolamendua erabakitzeko, indarrean diren legeak kontutan hartuz. "Prozesua luzea eta zaila izan da, baina atzo aurkeztu zen aurrerapena", udal arduradunek aitortu dutenez.